141. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, burlatarrak euskalduntzen eta alfabetatzen aritzen diren entitateei dirulaguntzak emateko 2019-2020 ikasturtean. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 509634.

–Deialdiaren xedea: dirulaguntzak ematea, norgehiagokako araubidea erabiliz, Burlatan erroldatuta dauden lagunak euskalduntzen eta alfabetatzen ibiltzen diren entitateei, 2019eko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era euskara ikasteko ikastaroak egiten badituzte. Onetsitako oinarriak arautzen dituen udal ordenantzaren araberakoa da deialdia, eta oinarriak 2012ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abuztuaren 16an.

–Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak: entitateek dirulaguntzak eskatzen ahal dituzte, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean beharkizun hauek betez gero:

  • Legez eratutako pertsona juridikoa izatea, dagokion elkarte erregistroan inskribatua.
  • Burlatan erroldatutako ikasleak izatea. Baldintza hori betetzeari uzten baldin bazaio diruz lagundutako ikastaroak iraun bitartean, Burlatan erroldatu gabe egondako denboraren arabera murriztuko da laguntza.
  • Izaera soziala izatea eta irabazteko asmorik ez.
  • Burlatako Udalarekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea. Udalak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko. Era berean, dirulaguntza emateko proposamena egin aurretik, ofizioz egiaztatuko da interesdunak ez duela Udal Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekorik.
  • Zein proiektutarako eskatzen den dirulaguntza, hura gauzatzeko giza baliabideak zein materialak izatea, baina dirulaguntza inoiz ez baldintza izatea hura gauzatzeko.
  • Bere jarduerak gauzatzeko egitura egokia izatea eta proposaturiko helburuak lortzeko behar den esperientzia eta gaitasun operatiboa frogatzea.
  • Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Horretarako, elkarte eta entitate eskatzaileek Foru Ogasunak edo Estatukoak, eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiriak aurkeztuko dituzte, puntu horiek, hurrenez hurren, frogatzeko.

–Eskaerak non eta noiz aurkeztu: eskaerak eskabidearen bitartez aurkeztuko dira, eskatzaileak sinatuta eta ondoko hauek erantsita:

  • IFKren fotokopia.
  • Deialdi honek diruz laguntzen dituen jarduerak azaltzen dituen txostena, lortutako emaitzak baloratuta eta ikasleak, taldeak, maila, matrikulak eta parte-hartzea aipatuta.
  • Diruz lagundutako jardueren gastu eta diru-sarreren balantzea.
  • Burlatan erroldatuta egonik, inskribatu direnen zerrenda.

Agiri guztiak jatorrizkoak izanen dira edo kopia egiaztatuak.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko irailaren 1etik 30era da.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Eskabideak Burlatako Udalaren egoitza elektronikoan egin beharko dira.

Testu honetan arautu ez den orotan, oinarri arautzaileetan ezarritakoari lotu beharko zaizkio eskatzaileak. Oinarri horiek 2012ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 16an, argitaratu ziren.

Burlatan, 2020ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Ana M.ª Gongora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2005864