141. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAIZKO, ARESOKO, BETELUKO, LARRAUNGO ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez, Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko KIROLMANK Kirol Mankomunitatearen zerbitzuko kirol teknikariaren behin-behineko ordezkapenak egiteko eta lan-poltsa bat sortzeko

Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen Batzarrak oinarriak onetsi zituen, izangaien zerrenda bat eratu zedin hautaprobetan oinarritutako oposizio-lehiaketa bidez, Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen zerbitzuko kirol teknikariaren lanpostuan aritzeko, aldi baterako kontratuarekin. Helburua da teknikariaren behin-behineko ordezkapenak egitea eta lan-poltsa bat sortzea.

Interesdunek deialdiaren oinarriak eskura ditzakete Mankomunitatearen www.kirolmank.eus web-orrian eta Lekunberriko Udalaren www.lekunberri.eus web-orrian.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Lekunberriko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Alde Zaharra, 41 - 31870 Lekunberri) 09:00etatik 14:00ak bitarte, edo Lekunberriko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2020 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz. Horretarako, hogei egun balioduneko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetako eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.

Lekunberrin, 2020ko ekainaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Joseba Ordoqui Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L2005872