141. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

Zerbitzu anitzetako arduradun izendatzeko proposamena

2019ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19an, argitaratu zen deialdia, oposizio bidez betetzeko Udal Zerbitzuen eta Obren Zerbitzuko arduradunaren lanpostu bat (zerbitzu anitzak), lan-kontratu finkoduna, lanaldi osokoa, Mendabiako Udalaren plantillan sar zedin. Bada, deialdiaren 9. oinarriari jarraituz, kalifikazio epaimahaiak proposamena igorri dio alkateari, proba guztiak gaindituta puntuaziorik altuena atera duen izangaia izendatzeko:

María Jose Cobo Piña.

Iragarki hau argitaratu eta ondoko 15 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2020ko ekainaren 5ean.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2005862