141. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

48/2020 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Innaplant (Arriezu Vineyards Bloradix) SL inskribatzen baita Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean, arbendolondoaren (1 A taldea) eta pistatxondoaren (1 F taldea) ekoizle-ugaltzaile gisa.

Innaplantek (Arriezu Vineyards Bloralix) (IFZ: B31883614) eskatu zuen, 2020ko apirilaren 20an, inskribatzeko Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean, arbendolondoaren eta pistatxondoaren ekoizle-ugaltzaile gisa.

Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak bidezko egiaztapenak egin ondoan, bulego horren txostenean adierazten da eskatzaileak betetzen dituela indarreko araudiak horretarako ezartzen dituen baldintzak (batez ere Mintegiko fruta arbolen landareak kontrolatu eta ikus-onesteko erregelamendu teknikoa eta Mintegiko hazien eta landareen ekoizpenari buruzko erregelamendu orokorra); hortaz, proposatzen da eskatutako baimena ematea.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak abuztuaren 28an emandako 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Innaplant (Arriezu Vineyards Bloralix) (IFZ: B31883614) baimentzea arbondolondoaren eta pistatxondoaren ekoizle-ugaltzaile gisa aritzeko, eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean inskribatzea ES15310408 ekoizle zenbakiarekin.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko ekainaren 4an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2005898