141. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1276/2020 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 49E/2020 Foru Agindua gauzatzen duena.

María Teresa Durán Guirado andreak maisu-maistren kidegoan sartzeko txanda irekiko hautapen prozedura batean parte hartu zuen, Haur Hezkuntza (gaztelaniaz) eta Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitateetan, zeina Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 5ean emandako 49E/2020 Foru Aginduaren bidez, baietsi egin da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onetsi zen maisu-maistren kidegoan –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan– sartzeko hautapen prozedurako lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa, baita maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenak onetsi zuena.

Foru Agindu horrek Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari agintzen dio 1,250 puntu emateko 2.1 atalean (ikasketa-espedientea) María Teresa Durán Guirado andreari Haur Hezkuntza (gaztelania) eta Haur Hezkuntza (euskara) espezialitatean lortutako merezimenduen baremoan, zuzenbideko oinarrietan jasotzen denaren arabera, eta ildo beretik, egokitzeko Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 4an emandako 1156/2018 Ebazpenetik eratorritako ebazpenak (Ebazpen horren bidez onartu zen maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eremuko plazetarako).

Hori guztia kontuan hartuta, hauxe izan behar zen errekurtsogileak lehiaketaldian lortutako azken puntuazioa:

Haur Hezkuntza (gaztelaniaz):

Puntuazioa guztira: 10,000 (I. atala “Irakasle lanetan izaniko esperientzia”: 7.000. II. apartatua, “Prestakuntza akademikoa”: 1,250 puntu. III. apartatua, ”Beste merezimendu batzuk”: 1,750 puntu).

Haur Hezkuntza (euskaraz):

Puntuazioa guztira: 9,250 (I. atala “Irakasle lanetan izaniko esperientzia”: 7.000. II. apartatua, “Prestakuntza akademikoa”: 1,250 puntu. III. apartatua, ”Beste merezimendu batzuk”: 1,000 puntu).

Foru Aginduan ezartzen den bezala, baremoaren arabera oposizioaldiari gehitzen zaion puntuazioak ez dakar errekurtsogileak lanposturik lortzea Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitatean.

Halaber, interesduna ez da ageri Hezkuntza Departamentuaren web-orrian 2019ko uztailaren 26an argitaratu zen zerrendan (zerrenda horretan Haur Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitateko lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak baturik ageri ziren), ez zuelako oposizioaldia gainditu.

Puntuazio berri hori sartu da Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako txanda irekiko hautapen prozeduraren kudeaketa sisteman. Horrenbestez, errekurtsogileak azken puntuazio hau izan du hautapen prozesuan: 7,1335 puntu Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitatean, eta 10,000 puntu, guztira, Haur Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatearen baremoan.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 5ean emandako 49E/2020 Foru Agindua gauzatzea. Hala, María Teresa Durán Guirado andreari 1,250 puntu esleitzen zaizkio merezimendu baremoaren 2.1 atalean (espediente akademikoa), zeina Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenean jasotzen baita. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedurako lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen, bai eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenak onetsi zuena.

2. María Teresa Durán Guirado andreari 7,1335eko azken puntuazioa ematea Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitateko hautapen prozeduran, eta eta 10,000 puntu, guztira, Haur Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatearen merezimenduen baremoan.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko ekainaren 11n.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2005954