141. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

107/2020 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa ematen baitira Lodosako eta Sesmako udal-mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2019ko uztailaren 22an, Carlos Sobrino San Martinek, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, aurretiazko administrazio baimena emateko eskatu zuen, baita eraikitzeko baimen administratiboa eta, onura publikoaren deklarazio zehatza ere, instalazio elektriko honetarako:

–Eskatzailea: i-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11010 (4456-100706019 FS/mi).

–Instalazioaren kokalekua: Lodosa eta Sesma.

–Xedea: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: Aireko linea, 13,2 kV-ekoa, 3. eta 501. euskarriak lotzeko Lodosako BTAko “Carcar” izeneko 13,2 kV-eko aireko linean (Sesmako itxiera): 100-AL1/17-ST1A eroalearen 5.924 metro, 46 euskarri, OCR automatiko bat 460. euskarri berrian, OCR automatiko bat lehendik dagoen 283. euskarrian eta SLB ebakitzaileak lehendik dagoen 367. euskarrian.

–Aurrekontua: 239.700,64 euro.

I.–JENDAURREAN JARTZEA

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, jendaurrean jarri ziren i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza (2019ko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 3koan, eta 2019ko urriaren 25eko Diario de Navarran), eta Lodosako eta Sesmako udalei ere bidali zitzaizkien, ikusgai jar zitzaten.

Ez da alegaziorik jaso.

II.–UKITUTAKO ERAKUNDEAK ETA ENPRESAK

Separata bidali zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, txostena eman zezala eskatuz (2019ko abuztuaren 1eko eta irailaren 6ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Separata bidali zitzaion Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari, txostena eman zezala eskatuz (2019ko uztailaren 31ko eta irailaren 5eko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Espedientean jaso da Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren adostasuna, 2019ko irailaren 20koa, ontzat ematen dituena Compañía Logística de Hidrocarburos (CLH) SAk ezarritako baldintza teknikoak.

Espedientean jaso da Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren adostasuna, 2019ko urriaren 4koa, ontzat ematen dituena Nedgia Navarra SAk ezarritako baldintza teknikoak.

Separata bidali zitzaion Vodafone enpresari, txostena eman zezala eskatuz (2019ko uztailaren 31ko eta irailaren 5eko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Zainketa Zerbitzuak 2019ko irailaren 4ko dokumentuan adierazi zuen “ez dela inolako eragozpenik ikusten aipatu obrak egiteko, betiere baldintza tekniko hauek betetzen badira:

–Galtzada mugatzen duen kanpoko lineatik gutxieneko tarte batera kokatuko dira linearen dorreak edo sostengu-zutabeak (dorre horien adinako altueran eta, hurrenez hurren, 25 edo 18 metrora bederen, eroriz gero, galtzadan kalterik egin ez dezaten).

–Errepidearen plataformaren eta kablerik baxuenaren artean geratu beharreko gutxieneko garaiera ez da inola ere 7 metro baino gutxiagokoa izanen.

Dena dela, sustatzaileak, lanak gauzatu aurretik, dagokion baimena eskatu beharko dio Herri Lan Zuzendaritza Nagusi honi, Nafarroako Errepide Sarearen gaineko ukipenak zein izanen diren azalduz”.

Lodosako Udalak, 2019ko abuztuaren 9ko agiri batean, adierazi du posible dela obretako udal lizentzia ematea.

Sesmako Udalak adierazi du bere udal-mugartean lurzatiak biltzen ari direla proiektatutako linearen trazadurak ukitutako lurzatietako batzuetan, eta horrek ekarriko du ukitutako lurzatien titulartasuna aldatzea.

2020ko urtarrilaren 2an, Carlos Sobrino San Martín jaunak, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren izenean, hasierako proiektuko aldaketa bat aurkeztu zuen, Sesmako Udalak adierazitako lurzatien biltzea kontuan duena, eta berriz eskatu zituen aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko baimen administratiboa eta onura publikoaren deklarazio zehatza proiekturako eta aldaketarako; honako hauek dira aldaketaren ezaugarri nagusiak:

–Aldaketa 486., 487., 488. eta 489. euskarrien kokalekuan.

–Aldaketa lurzati biltze berriak ukitutako lurzatien ukipenetan.

–Aldaketa horiek ez dakarte linearen trazadura eta luzera aldatzea; hortaz, aurrekontua ere ez da aldatzen hasierako proiektuaren aldean.

III.–JENDAURREAN JARTZEA BIGARREN ALDIZ (PROIEKTUKO ALDAKETA)

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, jendaurrean jarri ziren i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta Sesmako lurzatiak biltzeak eta proiektuko aldaketak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza (2020ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14koan, eta 2020ko otsailaren 13ko Diario de Navarran), eta Sesmako Udalari bidali zitzaizkion, ikusgai jar zitzan.

Ez da alegaziorik jaso.

IV.–UKITUTAKO ERAKUNDEAK ETA ENPRESAK (PROIEKTUKO ALDAKETA)

Aldaketak zituen separata bidali zitzaion Sesmako Udalari, txostena eman zezala eskatuz (2020ko otsailaren 19ko eta otsailaren 28ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Aldaketak zituen separata bidali zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, txostena eman zezala eskatuz (2020ko urtarrilaren 29ko eta martxoaren 3ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak, 2020ko otsailaren 28ko agirian, adierazi du bidezkoa dela baimentzea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatutako instalazioak legeztatzea.

Herri-lurren Atalak, 2020ko martxoaren 5ean igorritako agirian, adierazi du ados dagoela sustatzaileak eskatutako baimenarekin.

Espedientean jasota dago Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren idazkia, 2020ko apirilaren 3koa, adostasuna agertzen duena Jurramendiko Mankomunitatearen 2020ko otsailaren 3ko idazkiarekin, non zehazten baita nahitaezkoa izanen dela sareak tokian bertan markatzea.

Espedientean jasota dago Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren idazkia, 2020ko apirilaren 6koa, adostasuna agertzen duena Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak ezarritako baldintza teknikoekin.

Zainketa Zerbitzuak, 2019ko otsailaren 4ko idazkian, berretsi du nahitaezko baimena eskatu behar zaiola Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari, sustatzaileak obra hasi baino lehen, eta eskaeran adierazi behar direla Nafarroako errepide sareari egiten zaizkion ukipenak.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBAZTEN DUT:

1. i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.

2. Instalazioari, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ematea, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua eta haren aldaketa, Félix Sánchez Remírez industria ingeniari teknikoak sinatuak. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari eta haren aldaketari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Zainketa Zerbitzuari, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari (Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atala) eta Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari (Herri-lurren Atala).

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Compañía Logística de Hidrocarburos (CLH) SAri, Nedgia Navarra SAri, Vodafoneri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Lodosako eta Sesmako udalei, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eta Jurramendiko Mankomunitateari, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko ekainaren 11n.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2005923