128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

70/2020 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Garraioko zuzendari nagusiak emana, bertan behera uzten duena uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan dauden gidarien hasierako kualifikazioaren eta etengabeko prestakuntzaren ikastaroen etenaldia Nafarroako Foru Komunitatean. Errege dekretu horren bidez, errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautzen da.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, zeinaren bidez alarma egoera deklaratu baitzen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko, ezarri zuen, 9. artikuluko 1. puntuan, aurrez aurreko hezkuntza jarduera eten behar zela zentro eta etapa guztietan, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3. artikuluan aurreikusitako irakaskuntza ziklo, gradu, ikastaro eta maila guztietan, unibertsitateko irakaskuntza barne, baita ikastetxe publikoetan zein pribatuetan irakasten diren beste edozein hezkuntza edo prestakuntza jarduera ere.

Garraioko zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 23/2020 Ebazpenaren bidez, aipatutako errege dekretua aplikatu beharrez, uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan dauden gidarien hasierako kualifikazioaren eta etengabeko prestakuntzaren ikastaroak eten ziren Nafarroako Foru Komunitatean.

Maiatzaren 16ko SND/414/2020 Aginduaren bidez, malgutzen dira alarma egoeraren deklarazioaren ondotik Espainian ezarritako zenbait murrizketa, Normaltasun Berrirako Trantsizio Planaren 2. fasea aplikatuta; 2. artikuluan zehaztu zen haren xedeko jarduerei aplikatuko zaiela, eranskinean jasotzen diren lurralde unitateetan egiten badira, eta Nafarroako Foru Komunitatea jasota dago.

Maiatzaren 23ko SND/440/2020 Aginduaren bidez, aipatutako SND/414/2020 Agindua aldatu zen, malgutasun neurriak hartu baitziren hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan; zehazki, 50. artikuluan, zehaztu zen autoeskolen edo akademien gisako hezkuntza eta prestakuntza zentroek aurrez aurreko jarduerari ekiten ahalko diotela, baldin eta edukieraren heren bat gainditzen ez bada eta, besteak beste, aginduan berean txikikazko merkataritza establezimendu eta lokaletarako aurreikusitako higiene eta prebentzio neurriak hartzen badira. Orobat, adierazi zen ezen, ahal dela, urrutiko eta Internet bidezko prestakuntzaren modalitateak lehenetsi behar direla.

Adierazitakoarekin bat, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuak proposatu du bertan behera uztea uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan dauden gidarien hasierako kualifikazioaren eta etengabeko prestakuntzaren ikastaroen etenaldia, Garraioko zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 23/2020 Ebazpenaren bidez erabaki zena, homologatutako zentroek bidea izan dezaten aipatutako ikastaroak aurrez aurre emateko, baldin eta edukierari buruzko arauak betetzen badira eta prebentzio eta higiene arauak aplikatzen badira, baita osasun agintaritzek horren inguruan aurreikusitako baldintzak ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak esleitutako ahalmenak erabiliz, eta bat etorriz Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuak proposatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Bertan behera uztea uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan dauden gidarien hasierako kualifikazioaren eta etengabeko prestakuntzaren ikastaroen etenaldia, Garraioko zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 23/2020 Ebazpenaren bidez erabaki zena, eta baimena ematea homologatutako zentroei aipatutako ikastaroak aurrez aurre emateko, baldin eta edukierari buruzko arauak betetzen badira eta prebentzio eta higiene arauak aplikatzen badira, baita osasun agintaritzek horren inguruan aurreikusitako baldintzak ere.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.

3. Adieraztea ebazpen honek ez duela bide administratiboa amaitzen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 26an.–Garraioetako zuzendari nagusia, Berta Miranda Ordobás.

Iragarkiaren kodea: F2005326