128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko maiatzaren 27an hartua, zeinaren bidez baimentzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoan ezar daitezen graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzak; zehazki, “Enologia Berritzailea Unibertsitatearteko Masterra” eskuratzekoak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari ezar dadin Enologia Berritzailea Unibertsitatearteko Masterra, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) batera emanen dena.

Masterrak badu Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren (UNIBASQ) aldeko ebaluazioa, baita Unibertsitateen Kontseiluaren aldeko egiaztapena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte kontseiluaren aldeko txostena ere.

Unibertsitateko zuzendari nagusiak aldeko txostena egin du titulu berria ezartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Baimena ematea Enologia Berritzailea Unibertsitatearteko Masterra ezartzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

2. Erabaki hau igortzea Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrari eta Unibertsitateetako Ministerioari, Espainiako Gobernuari igor diezaion baimendutako tituluaren izaera ofiziala ezartzeko proposamena, eta Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan inskriba dezan.

3. Erabaki hau Unibertsitateen Zerbitzura eta Unibertsitateen Atalera igortzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2005251