128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-296

Campsa Estaciones de Servicio SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Campsa Estaciones de Servicio SA.

Xedea: “Zuasti” 11889 gasolindegiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Zuastiko erreka.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Itza (Nafarroa).

Jatetxean sortzen diren ur sanitarioen jarioak eta gasolindegiko komunetakoak 8.220 eta 2.300 m³-koak dira hurrenez hurren; jatetxeko urak gantzetarako bi bereizgailu elektromekanikotatik pasa ondoren, bi isuriak tratatzen dira osagai hauek dituen sisteman: arbastatzea, lohi aktiboen erreaktorea eta bigarren mailako dekantazioa. Kutsatuta egon litezkeen euri urak dekantagailu batean eta I klaseko hidrokarburo-bereizgailu batean tratatzen dira; haien bolumena 185 m³-koa da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 27an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005538