128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-149

Viveros Moreno Vides SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Viveros Moreno Vides SL.

Xedea: Mintegitarako nabe bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Larraga (Nafarroa).

10. poligonoko 1399. lurzatian dagoen mintegiko langileen komunetako isuria, hobi-iragazki biologikoaren bidez araztu eta gero, lurrean iragazten da, 35 m³-ko emariarekin urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 23an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005535