128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-144

Arakilgo Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Arakilgo Udala.

Xedea: Urritzolako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Bertako erreka (Arakil ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Arakil (Nafarroa).

Urritzolako isuria, Imhoff biltegian araztu ondoren, Tipulabartz errekaren ibilgura ateratzen da, ezkerraldetik, zehazki 2.000 m³-ko emaria urtean; Arakil ibaiaren eskuinaldera isurtzen da erreka hori, eskuinaldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko martxoaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005466