128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzarrak, 2020ko ekainaren 3an egindako bileran, 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa hasiera batez onetsi zuen.

Espediente hori ikusgai egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, erreklamaziorik edota alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Etxalarren, 2020ko ekainaren 4an.–Mankomunitateko burua, Miguel M.ª Irigoyen Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2005607