128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERINGO, ARELLANOKO ETA MORENTINGO UDALEN MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aberingo, Arellanoko eta Morentingo Udalen Mankomunitateak, 2020ko ekainaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Aberinen, 2020ko ekainaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2005570