128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

Borondatezko birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak,
1. banaketa eremuko 3. exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Ziordiko Udalak, 2020ko ekainaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen borondatezko birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak, Ziordiko Plan Orokorreko 1. banaketa eremuko 3. exekuzio unitatean, 2. poligonoko 61. lurzatian. Proiektuak Vicario eta Fernandez arkitektoek prestatu dituzte, Ruiz de Luzuriaga eta Azanzak sustatuta.

Proiektuak jendaurrean egonen dira hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 76.,134. eta 169. artikuluetan ezarritakoarekin.

Ziordian, 2020ko ekainaren 4an.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2005559