128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordenantza, Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldatzea 4. lerroa (30. artikulutik 33.era, biak barne) Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Erabaki zuen, bestetik, ondoriorik gabe uztea aipatu ordenantzaren hasierako argitaratzea (2020ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 10ekoa) eta prozedura hau salbuetsita deklaratzea epe administratiboen etendura orokorra aplikatzetik, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 4. puntuan xedatuari jarraikiz. Errege dekretu horrek alarma-egoera deklaratzen du COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko (geroago martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak aldatu zuen). Halaber, erabaki zuen hasiera batez argitaratzea Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza berria.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, hala badagokio, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horri lotutako agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Ekonomia eta Ogasun Alorrean (Industria, 1. solairua).

Tuteran, 2020ko maiatzaren 20an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2005090