128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua betez, iragartzen da deialdi publikoa udalerri honetako bake epaile titularraren kargu hutsa betetzeko. Interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskabidea udal bulegoetan aurkezteko.

Sartagudan, 2020ko ekainaren 8an.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2005731