128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua betez, udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da. Hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan edo, ziurtagiri elektroniko bidez, Cortesko Udalaren egoitza elektronikoan, eskabide orokorra erabilita, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/info.4.

Onartuta izateko, Cortesko bake epailearen hautaketan parte hartzeko eskabide eredua aurkeztu behar da. Eredu hori Cortesko Udalaren Gardentasun Atariaren egoitza elektronikoan dago, eta honako esteka honetatik jaisten ahal da:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/44a003f8-4633-4daa-a569-273f2d4882db/

Cortesen, 2020ko ekainaren 3an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2005474