128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

29/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ondoriorik gabe uzten baita Iruñeko “NH Iruña Park” hotelari osasungintzarako emandako gaikuntza.

Martxoaren 15eko SND/232/2020 Aginduaren bidez, giza baliabideen eta baliabide materialen arloko neurri batzuk hartu ziren COVID-19ak eragindako osasun krisiaren egoera kudeatzeko. Agindu horren 9. eta 10. artikuluetan aukera ematen zaie autonomia erkidegoetako osasun arloko agintariei espazio publiko edo pribatuak osasungintzarako gaitu ditzaten, eta behar diren neurriak har ditzaten pertsonak, ondasunak eta lekuak babesteko.

Halaber, agindu horren 12. artikuluan ezartzen denez, autonomia erkidego bakoitzean osasun arloko eskumenak dituzten agintariek emanen dituzte behar diren ebazpenak, xedapenak eta interpretazioko jarraibideak, beren jarduketa esparruaren barnean bermatze aldera betetzen dela agindu horretan ezarritakoa.

Martxoaren 19ko SND/257/2020 Aginduaren bidez, eten egin zen ostatu turistikoko establezimenduak jendearentzat irekitzeko aukera, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10.6 artikuluarekin bat. Errege dekretu horren bidez, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zen.

Halaber, etete horrek ez du eragozten autonomia erkidegoetako osasun arloko agintariek zenbait lokaletan osasungintzarako espazioak gaitu ahal izatea, martxoaren 15eko SND/232/2020 Aginduaren 9. artikuluan ezarritakoarekin bat, horixe xedatzen baita Osasun Ministerioak 2020ko martxoaren 23an emandako Instrukzioan, zeinaren bidez interpretazio irizpideak ezarri baitziren COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko. Zehazki, martxoaren 19ko SND/257/2020 Aginduaren aplikazio eremuan sartutako lokalei aplikatzen zaie hori (paradoreak barne), betetzen badituzte osasun arreta emateko beharrezkoak diren baldintzak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun sistema indartu beharra zegoen, COVID-19an positibo eman duten pazienteak artatzeko, Osasunaren Mundu Erakundeak deklaraturiko pandemiaren ondoriozko premiei erantzute aldera. Horretarako, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 27ko 8/2020 Foru Agindua onetsi zen, zeinaren bidez baimentzen baitzen osasungintzarako gaitzea Iruñeko “NH Iruña Park” hotela.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren txosten teknikoaren arabera, une hauetan ez da beharrezkoa aipatu hotela osasungintzarako erabiltzea, beherakada gertatu baita SARS-CoV-2aren pandemia dela-eta izandako kutsatzeen bilakaeran, eta ez dago osasun dispositibo gehiago erabiltzeko eskaerarik, ezta behar asistentzialik ere. Horrenbestez, bidezkoa da bukatutzat ematea Iruñeko “NH Iruña Park” hotelari osasungintzarako emandako gaikuntza, 2020ko ekainaren 3tik aurrera.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 2.2 artikuluari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Ondoriorik gabe uztea Iruñeko “NH Iruña Park” hotelari osasungintzarako emandako gaikuntza, 2020ko ekainaren 3tik aurrera.

2. Foru agindu hau jakinaraztea aipatu hoteleko kudeatzaileari, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeatzailetzara, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura, Profesionalen Zuzendaritzara, Osasun Zuzendaritza Nagusira eta Osasuneko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko ekainaren 12an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2005937