128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Egoitza elektronikoa sortzea

2020ko ekainaren 5ean, Jon Telletxea Juanenea alkateak ebazpen hau eman du:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko xedez,

EBATZI DUT:

1. Beintza-Labaiengo Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.labaien.org helbide elektronikoan: Internet-domeinua Beintza-Labaiengo Udalaren jabetzakoa da, eta Beintza-Labaiengo Udala da egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoa ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik sartuko da indarrean.

3. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Udal-arlo guztiei jakinaraztea, baita argitaratzea ere Beintza-Labaiengo Udalaren Web Atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den egun beretik.

5. Egoitza elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazioa Beintza-Labaiengo Udalaren Idazkaritza Nagusiari ematea.

Errekurtso hauetako bat jar daiteke ebazpenaren aurka, hala nahi izanez gero:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren salari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

Beintza-Labaienen, 2020ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2005598