128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Barañaingo Udalaren 2020ko ekitaldira luzatutako aurrekontuan 2020/03 aldaketa egiteko espedientea, oinarri duena kredituak gaitzea, 41 23181 48000 “Gizarte-larrialdiko dirulaguntzak” partidan Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren ondorioz izandako diru-sarrerekin.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 44. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, eta Barañaingo Udalaren 2019ko aurrekontua betearazteko oinarrietako 12.ean oinarrituz: Diru-sarrera bidezko kredituak: “Nafarroako Gobernuak edo beste administrazio edo partikular batek Udalari dirulaguntzaren bat ematen badio xede jakin baterako, haren onarpenak berak automatikoki ekarriko du gastuen aurrekontuan kreditua gaitzea, zenbateko berarekin eta emandako dirulaguntzaren xede bererako”. Kontuan hartuz, orobat, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216. artikuluan ezarritako aginduak, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzen da, argitara dadin.

Ikusirik Kontu-hartzailetzak egindako txostena, bertan aipatzen baita Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialetako Departamentuak 14.867,00 euroko aparteko ekarpena egin duela aurre egiteko gizarte-bazterketa jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden pertsonen berehalako arretak eta premia sozialeko egoerek eragindako gastu handiagoei, eta horrek aurrekontuaren aldaketa dakarrela, kredituak sortzeagatik zenbateko berarekin eta emandako dirulaguntzaren xede bererako.

Horiek horrela, eta ikusirik Kontu-hartzailetzaren txostena, espedientean baitago; kontuan hartuz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216. artikuluan ezarritako aginduak, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.e) artikuluak Udalbatzaren Osoko Bilkurari ematen dion eskumena erabiliz,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–2020/03 aurrekontu-aldaketa onestea, oinarri duena diru-sarreren bidez sortutako kredituak gaitzea. Aurrekontuko ondoko partidari eragiten dio, ondotik zehazten den finantzaketarekin:

GASTUAK:

Diru-sarrerek sortutako kredituak:

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

41 23181 48000

Gizarte-larrialdiko laguntza ekonomikoak

14.867,00 euro

GUZTIRA

14.867.00 euro

Diru-sarrera erlazionatua:

Gastuaren finantzaketa:

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

4500201

Dirulag. NG Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

14.867,00 euro

GUZTIRA

14.867.00 euro

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Barañaingo Udalaren web orriko gardentasunaren atarian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Gizarte Zerbitzuen eta Kontu-hartzailetzaren Alorrera.

Argitara ematen da, bete daitezen adierazitako aginduetan jasota dauden determinazioak.

Barañainen, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2005350