128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Herri-lurretako sail baten okupazioa, telefoniako instalazioak bertan jarrai dezan. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 35,80 m²-ko herri-lurraren okupazioa, Telxius Torres España, SLk egina, katastroko 8. poligonoko 567. lurzatian, telekomunikazioko zerbitzuen oinarrizko estazioaren instalazioak bertan jarrai dezan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da udal Idazkaritzan interesdunen eskura, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bihurtuko da Udalari dagokionez, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.

Oibarren, 2020ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2005272