128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, lorezaintzako ofizial lanpostu bat, C mailakoa, oposizio murriztuaren bidez betetzeko

Alkatetzaren 2020ko maiatzaren 21eko 426/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi murriztua, Burlatako Udalerako lorezaintzako ofizial lanpostu bat, C mailakoa, betetzeko. Lanpostuak 5.11 zenbakia du plantillan.

OINARRIAK

1. oinarria.–Baldintza orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio murriztuaren bidez betetzea Burlatako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoen artean lorezaintzako ofizial lanpostu bat, C mailakoa, funtzionarioen izaerakoa. Deialdi honetako 2. oinarrian ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Lanpostuak 5.11 zenbakia du plantillan, eta honako ezaugarri hauek: “lorezain-ofiziala”; euskarazko profila: %5; araubide juridikoa:

funtzionarioa; maila: C; sarbidea: oposizioa; lanpostuko osagarria: %8,52; arriskuko osagarria: %10; mailako osagarria: %12.

1.2. Aplikatu beharreko araudia: Deialdi murriztu hau gauzatzen da bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluarekin (dekretu horrek onesten du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

1.3. C mailari dagokion oinarrizko soldata izanen du. Hori arautua dago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean. Gainera, Udalaren plantilla organikoak 5.11 plazarentzat ezarritako osagarriak izanen ditu, baita legez dagozkion ordainsariak ere.

1.4. Lanaldiaren araubidea osoa izanen da, orduen banaketa Alkatetzaren ebazpen baten bidez erabakiko da, eta zerbitzuaren premiek zehaztuko dute. Udalak noiznahi alda dezake. Egutegiak urtero onetsiko dira Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta lanaldiaren banaketa ere finkatu beharko da.

1.5. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen funtzionario izaerako araubide juridikoa, eta lehengo lan araubide berari eutsiko dio.

1.6. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak eginen ditu bere mailari eta kategoriari eta deialdian eskatzen diren ikasketei dagozkien eginkizunak eta lanak, eta besteak beste, berariaz, hauek:

–Azpiegituren eta lorategien mantentze-lanak eginen ditu.

–Lorategien arduraduna ordezkatuko du, ez dagoenean.

–Bere ardurapean uzten diren lanen jarraipena eta kontrola eginen du.

–Herriko ureztatzeen kudeaketaren arduraduna izanen da. Automatizazioa eta mantentze-lanak.

–Zuhaiztiak kudeatzeko arduraduna izanen da, zerbitzuaren arduradunarekin koordinatuta.

–Izurrite arruntei aurre egiteko bitartekoak eta mota guztietako tratamenduak aplikatzeko proportzioak kudeatuko ditu.

–Bere jardun-eremuekin zerikusia duten makinak eta erremintak kontrolatzeaz eta mantentzeaz arduratuko da, bai eta erreminta eta makinen beharrizan posibleak aztertzeaz eta ebaluatzeaz ere.

–Urbanizazio berrien proiektuak eta kanpoko enpresek egindako lanak gainbegiratuko ditu, eta aipatutako lanen jarraipena eta onespena ere bai, eta arduradunari horren berri emanen dio.

–Langileak hautatzeko prozesuetan parte hartuko du, bere lanpostuaren sailkapenari dagozkion kasuetan.

Eta, oro har, organo eskudunak agintzen dizkion oraingo eta etorkizuneko lan guztiak egitea, bere lanpostuarekin lotuta daudenak eta bere mailaren eta kategoriaren barrenean.

2. oinarria.–Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

2.1. Deialdi honetan onartua izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunean:

a) Burlatako Udalaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea.

b) Deialdiaren xede den plaza baino maila baxuagoan egotea, hau da, E edo D mailan.

b) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

c) Gutxienez titulu hauetakoren bat izatea: Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea, eta administrazio publikoetan aitortutako bost urteko antzinatasuna egiaztatzea.

d) Bestalde, c) letran adierazitako baldintzaren ordez, administrazio publikoaren zerbitzuan egiazki egindako zortzi urte onartuak froga daitezke.

e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

f) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Arestiko betebeharrak, azterketa gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak egiaztatu beharko ditu, deialdi honetako 7.2 oinarriak xedatzen duen eran eta epean. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen direla ulertuko da, eta hautapen prozedura osoan izendapenera arte bete beharko dira.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Eskaerak aurkezteko, hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezten ahalko dira Erregistro telematikoaren bidez (https://sedeelectronica.burlada.es/eu/), NANa edo ziurtagiri digitala edukiz gero; bertara joanda, Burlatako Udalaren Erregistro orokorrean, Herritarren Arretarako Bulegoan (Larrainetako plaza, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako batean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritakoaren babesean, eskabideak Burlatako Udaleko Erregistro Orokorrean ez, beste batean aurkezten direnean, eskatzaileak eskabidearen kopia eta parte hartzeko baldintzak betetzen dituela frogatzen duten agiriak igorri beharko ditu oac@burlada.es helbide elektronikora, zigilua eta erregistroko sarrera-data dituztela, eskabideak aurkezteko epearen barrenean.

Eskabideak II. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira, eta https://sedeelectronica.burlada.es udal web-orrian eskuratzen ahalko dira; era berean, udal bulegoetan ere eskuratzen ahalko dira (Larrainetako plaza, z.g.).

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpena emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartu eta baztertuen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo dokumentazioan akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea igarotakoan eta horiek ebatzi ondoren, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da Alkatetzaren ebazpenaren bidez, eta probak hasteko lekua, eguna eta ordua zehaztuko dira. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko du Alkatetzak behin betiko zerrenda, ebazpenaren bidez.

5. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Burlatako Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: hark eskuordetutako zinegotzia.

1. epaimahaikidea: Burlatako Udaleko Obra eta Zerbitzuetako burua.

–Ordezkoa: Burlatako Udaleko lorezain-ofiziala eta lorategietako taldeko burua.

3. epaimahaikidea: Burlatako Udaleko ordezkari sindikal bat.

–Ordezkoa: hark eskuordetutakoa.

Idazkaria: Burlatako Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria, edo hark eskuordetzen duena. Hizpidea izanen du, baina botorik ez.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.2. Hautaprobak hasi aitzin eratu beharko du epaimahaiak, eta eratzea baliozkoa izateko, baita jarduteko ere, kideen gehiengo osoak bederen bildu beharko du.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz argituko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko sor daitezkeen arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak proba guztietan nahiz batzuetan aholkulari adituak ekar ditzake. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.

6. oinarria.–Oposizioaldia: gehienez ere 100 puntu.

6.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

Lehenengo ariketa: ariketa hau teorikoa izanen da. Epaimahaiak, hasi aurretik, gehienez ere ezartzen duen denboran, erantzun alternatiboa duten galderei idatziz erantzutea. Erantzun horietako bat baizik ez da baliozkoa izanen. Gaiak, berriz, deialdi honen I. eranskineko gai-zerrendan jasotakoak dira.

Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu lortu daitezke eta bazterturik geldituko da 20 puntu eskuratzen ez dituen izangaia.

Ariketari ekin aurretik zehaztuko dira ariketaren iraupena, akatsen penalizazioa eta galdera kopurua.

Bigarren ariketa: praktikoa edo teoriko-praktikoa izanen da. Kasu praktiko bat edo zenbait garatu beharko dira, lanpostuaren eginkizunei buruzkoak.

Ariketa honetan gehienez ere 50 puntu lortu daitezke eta bazterturik geldituko da 25 puntu eskuratzen ez dituen izangaia.

Ariketaren iraupena eta kasu bakoitzaren balorazioa ariketari ekin aurretik zehaztuko dira.

Hizkuntza ez baztertzailea: gehienez 5 punturekin baloratuko da hizkuntza ez baztertzailea erabiltzea. Bigarren ariketan baloratuko da.

6.2. Euskara: gehienez ere 5 puntu, C1 maila frogatzen denean. Gainerakoetan, proportzioan. Aukera ematen zaie hautagaiei maila proba egiteko; horretarako, eskabidean eskatu beharko dute.

6.3. Ariketak burututa, epaimahaiak Burlatako Udalaren iragarki-taulan eta web-orriko egoitza elektronikoan emanen ditu argitara izangaien zerrenda eta bakoitzak lortutako kalifikazioak.

6.4. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

7. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

7.1. Izangaien kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak argitaratutako du, azken ariketa egin den lekuan, gaindituen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta puntu gehien lortu duen izangaia izendatzeko proposamena eginen dio organo deitzaileari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egunean, proposatutakoak deialdiaren 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean.

Aurkezten den dokumentazioa jatorrizkoa edo kopia konpultsatua izanen da.

7.3. Proposatutakoak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, eta behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatuko eta, orduan, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo izangaia izendatuko da.

7.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, 7.1 apartatuan aipatzen den zerrendan hurrengoa den izangaiak beteko du lanpostua, eta horrekin ere aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

8. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen-prozesua bukaturik, proposatutako izangaia izendatuko da Alkatetzaren ebazpenaren bidez 5.11 lanpostua betetzeko.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9. oinarria.–Datuak babestea.

–Datuen tratamenduaren arduraduna: Burlatako Udala, Larrainetako plaza, z.g. Tel.: 948 23 84 00.

–Datuak babesteko ordezkaria: dpd@burlada.es

–Xedea enplegu deialdiak kudeatzea, betiere botere publikoak baliatuz.

–Oinarri juridikoa: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginari buruzko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua eta interesdunaren onespena.

–Datuak gordeko diren denbora: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak bete beharko dira.

–Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta Udalaren web-orrian eta iragarki-tauletan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

–Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, akatsik baldin badago haiek zuzentzeko, bai eta, lehenbiziko apartatuan adierazitako helbidera joz, haiek ezabatzeko ere.

–Halaber, erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

–Informazio gehiago: Pribatutasun Politika www.burlada.es gure web-orrian.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien kontra eta horiengatik eta hautapen organoen jarduketengatik etorritako egintza administratiboen kontra, errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen/erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, organo deitzaileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Burlatan, 2020ko maiatzaren 21ean.–Alkate udalburua, Ana Góngora Urzaiz.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

I. zatia.–Legeria orokorra.

1. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: eskubideak, betebeharrak eta administrazio egoerak. 11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duena.

2. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa. Segurtasun neurriak lorezaintzako ohiko lanetan.

II. zatia.–Lanpostuko eginkizunei buruzko berariazkoa.

1. gaia.–Lorezaintza lanak. Urteko lanen plangintza orokorra.

2. gaia.–Ezagutzea hiriguneko eta industrialdetako parke, berdegune eta lorategietan diren landare eta zuhaitzak.

3. gaia.–Arbolak, zuhaixkak eta landaresiak landatzea.

4. gaia.–Arbolen, zuhaixken eta landaresien mantentze-lanak. Hirietako zuhaitzak inausteko protokolo berria.

5. gaia.–Hirietako zuhaitzen arriskuaren ebaluazioa.

6. gaia.–Ureztatze sistemak: motak, ezaugarriak eta mantentze-lanak. Automatizazioa.

7. gaia.–Izurrite eta gaitz nagusiak lorezaintzan. Borroka integratua. Tratamendu biologikoak.

8. gaia.–Erremintak: motak, ezagutza, erabilera. Segurtasun baldintzak. Makineria: mantentze-lanak eta egokitzapena lan bakoitzari.

III. zatia.–Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

1. gaia.–Informazio geografikoaren sistemak. Elementuen geolokalizazioa.

2. gaia.–Planoen interpretazioa.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2005143