126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA. Ingurumen baimen integratua berraztertzeko espedientea, Agropecuaria Obanos SAk sustatua.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia) xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0052-2020-000004

Unitate kudeatzailea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254

848427587

Posta elektronikoa

autprema@navarra.es

Instalazioa

ZERRIEN USTIATEGIA

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B / 9.1 d)

Abenduaren 16ko 1/2016 ELD

9.3.c)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

6.6.c)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

I. eranskina / 1. taldea

Titularra

Agropecuaria Obanos SA

Kokapena

2. poligonoko 302. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua,

X: 606.528,000 eta Y: 4.678.904,000

Udalerria

Alesbes

Proiektua

TEOei buruzko ondorioen gaineko 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakiari egokitzeko baimena emateko baldintzak berrikustea

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa.

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz

Iruñean, 2020ko maiatzaren 25ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2005310