126. ALDIZKARIA - 2020koekainaren11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

11/2020 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, bertan behera uzten dituena proba hauek: errepide bidezko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak, 2020ko ekainaren 19an egitekoak zirenak, Nafarroako Foru Komunitatean.

Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 5eko 2/2019 Ebazpenaren bidez, probetarako deialdia egin zen, errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko, 2020. urtean egitekoak zirenak, Nafarroako Foru Komunitatean.

Ebazpen horretan esaten da 2020ko ekainaren 19an eginen dela aipatu ziurtagiria lortzeko egin behar ziren sei probetako bat, UHUNek Iruñean duen zentroko ikasgelategian.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratzen zen. Dekretu horren 9. artikuluak ezartzen du ikastetxe publiko edo pribatu batean ematen den edozein hezkuntza edo prestakuntza jarduera bertan behera geratzen dela.

Maiatzaren 16ko SND/414/2020 Aginduak, normaltasun berri baterako trantsizio planaren 2. fasea aplikatuz alarma egoera deklaratu ondoren ezarritako zenbait mugapen malgutzekoak, aurreikusten du prestakuntza presentziala berriz hastea hezkuntza alorrean. Aurreikuspen horrek GGArako prestakuntza zentroak ere hartzen ditu, eta Nafarroako Foru Komunitatean maiatzaren 25etik aurrera aplikatzekoa da. Egun horretatik aurrera, jardunean hasten ahal dira berriro, edukiera-arauak betetzen eta higiene eta prebentzio neurriak aplikatzen badira, eta osasun agintariek aurreikusten dituzten baldintzak betetzen badira.

Garraioko zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 70/2020 Ebazpenaren bidez, uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren aplikazio eremuko gidarientzako hasierako kualifikazioko eta etengabeko prestakuntzako ikastaroen etena ezereztatzen da (dekretu horrek errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu zituen), etenda baitzeuden Nafarroan Garraioko zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 23/2020 Ebazpenaren bidez.

Kudeaketa Atalak adierazten du ezen, hala ere, 2020ko ekainaren 19ko probarako deialdiari dagokionez, oso aldi laburra dagoela administrazio epeen etena ezereztu den egunaren (ekainaren 1a), eta proba egin behar den egunaren artean; hori horrela, ezinezkoa da deialdiak, proba egin ahal izateko, ezartzen dituen ohiko epeak eta tramiteak betetzea.

Kudeaketa Atalak proposatzen du, horregatik, errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak bertan behera uztea. Proba horiek, Nafarroako Foru Komunitatean, 2020ko ekainaren 19an egin behar ziren, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 5eko 2/2019 Ebazpenak egindako deialdiaren arabera.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 5. apartatuaren bidez emandako eskumenak erabiliz, eta Kudeaketa Atalak egindako proposamenari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak bertan behera uztea. Proba horiek, Nafarroako Foru Komunitatean, 2020ko ekainaren 19an egin behar ziren, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 5eko 2/2019 Ebazpenak egindako deialdiaren arabera.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.

3. Adieraztea ebazpen honek ez duela bide administratiboa amaitzen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garraioetako zuzendari nagusiari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko ekainaren 1ean.–Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Santiago Alemán Carrica.

Iragarkiaren kodea: F2005406