126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03946 JV/br espedientea.
Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua - Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

Helbidea: Gonzalez Tablas 9, behea - 31005 Iruña (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Bidasoa ibaia.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Jarduketen xedea da ibai-bazterrak babestea aldebiko eta aldebakarreko egurrezko bilbadurak jarriz (Krainer hormak), eta ukitutako bazterren goialdea landareztatzea. Lan horiek egiteko, ibairako sarbideak egokitu behar dira, eta horrekin batera presa batzuk egin ere, makinak eta kamioiak pasa daitezen.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko ekainaren 1ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2005412