126. ALDIZKARIA - 2020koekainaren11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

H/31/2.0319 C6 espedientea-2. instantzia JV/br.
Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Andueza Generación Eléctrica SA.

I.F.Z. zenbakia: B 20089041.

Helbidea: Lertxunborro etor., 19 - 20.305 Irun (Gipuzkoa).

Ibaiaren izena: Ezkurra.

Tokia: Lotzabiengo zentrala.

Udal-mugartea eta probintzia: Beintza-Labaien (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Proposatutako lanaren xedea da metalezko egitura bat eraikitzea presaren luzeran, ubide bat egiteko, altzairu herdoilezinezko xafla zulatu bati euts diezaion, ura ubidetik joan dadin. Ubide horri esker, arrainak igaroko dira arrainentzako eskalaren aurrez aurre dagoen barrengune batetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Beintza-Labaiengo udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko ekainaren 1ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2005385