126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03925 JV/br espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Baztango Udala.

Helbidea: Foruen plaza, zk.g., Elizondo, 31700 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Bidasoa eta Marin.

Tokia: Oronoz.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Jarduketaren xedea Oronoz-Mugairiko osasun kontsultategia handitzea da; egungo eraikina erabiliko da langileen atseden-lekuak eta zerbitzukoak jartzeko, eta erabilera publikoko eremuak zati berrian egonen dira. Horrez gain, eraikinak sarbide berri bat ere izanen du, ibilgailuen aparkalekua eta anbulantzien sarbidea jartzeko prestatuko den lursailean libre geldituko den eremutik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko maiatzaren 29an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2005338