126. ALDIZKARIA - 2020koekainaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Hainbat herri-lurzatiren zati bat okupatzeko baimena. Jendaurrean jartzea

Esako Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen, legezko gehiengoarekin, 3,58 m² okupatzea Esako 1. poligonoko 287. eta 751. lurzatietan eta 2. poligonoko 54., 64., 97., 147. eta 309. lurzatietan, denak ere herri-lurretan; okupazioaren baldintza-agiria onetsi zen, espedientean dagoen dokumentazioarekin bat. Aireko linea elektriko berri bat egin behar da, 13,2 kV-ekoa, eta euskarrietarako eta harien lurgain-zortasunetarako egin behar da okupazioa (4.111,78 m²). I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk sustatu du.

Orobat, erabaki zuen erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, iragarkiak argitaratu ondotik toki entitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasiko da zenbatzen epea.

Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea igorriko zaio herri-ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuari, Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Esan, 2020ko ekainaren 4an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2005566