126. ALDIZKARIA - 2020koekainaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNANU

Aurrekontuko 02/2020 aldaketa. Hasierako onespena

Unanuko Kontzejuak, 2020ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen hasiera batean aurrekontuko 02/2020 aldaketaren espedientea.

Aldaketa hau egin da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da.

Ergoienan, 2020ko ekainaren 5ean.–Kontzejuko burua, Jesús M.ª Balda Mercero.

Iragarkiaren kodea: L2005586