126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Xehetasun-azterketa Orreaga karrikako 2an. Hasierako onespena

Zangozako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020 maiatzaren 11n egin bilkuran, besteak beste, jarraian ageri den erabakia hartu zuen. Hauxe dio haren xedapen zatiak:

1. Hasiera batez onestea Orreaga karrikako 2ko jabeen erkidegoak aurkeztu duen xehetasun-azterketa, igogailua instalatu ahal izateko, espedientean dagoen dokumentazioari eta determinazio hauei jarraikiz:

–Behin betiko onetsi baino lehen, sakonago aztertu behar da garaiera librea espaloitik 2,50 metrokoa izatetik 3 metrokoa izatera igarotzeko aukera.

2. Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, 2020ko ekainaren 2an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2005500