126. ALDIZKARIA - 2020koekainaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko, ekintzaile gazteek enpresak eratu ditzaten 2020. urtean. Laburpena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 497510.

Deialdia, dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko, ekintzaile gazteek enpresak eratu ditzaten 2020. urtean. C.3 oinarriaren aldaketa.

2020ko ekainaren 1ean, Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariak REJ 1-JUN-20 (1/EJ) ebazpenaren bidez onetsi zuen C.3 oinarria aldatzea ekintzaile gazteek enpresak eratu ditzaten dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko 2020ko deialdian, halako moduz non honela idatzita geratuko baita, hitzez hitz:

“Banakako gehieneko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: ekonomia-jarduerak eratzeko eta abiatzeko gastuek guztira zenbat jo eta horren %70eko gehieneko dirulaguntza ezarri da, 2.000 euroko mugarekin nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko, sozietate zibil eta sozietate irregularrentzat, eta 3.000 euroko mugarekin, nortasun juridikoa duten sozietateentzat”.

Iruñean, 2020ko ekainaren 1ean.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2005639