126. ALDIZKARIA - 2020koekainaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, 2020ko Iruñeko gazteendako literatur lehiaketarena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 499330.

Lanak aurkezteko epearen aldaketa, Iruñeko haurrendako eta gazteendako literatur lehiaketako 2020ko deialdietan.

2020ko ekainaren 1ean, Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariak REJ 1-JUN-20 (2/EJ) Ebazpenaren bidez onetsi zuen Iruñeko haurrendako literatur lehiaketako eta gazteendako literatur lehiaketako 2020ko deialdietako 5. oinarria aldatzea, halako moduz non honela idatzita geratuko baita:

“Lanak aurkezteko epea ebazpen honen onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik aurrera hasiko da, eta 2020ko ekainaren 20an amaituko”.

Iruñean, 2020ko ekainaren 1ean.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2005638