126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, Errege Magoen Desfilea elkartearekin 2020rako eginiko hitzarmenarena

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 508053.

Helburua: Iruñeko Udalaren indarreko aurrekontuan ageri den dirulaguntza izenduna bideratzea, eta pertsona edo entitate onuradunak bere gain hartzen dituen baldintza eta konpromisoak ezartzea.

Iruñeko Udalaren aurtengo indarreko aurrekontuan dirulaguntza izendun bat ezarri da Errege Magoen Desfilea elkartearentzat.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 22.2 artikuluak ezartzen du zuzenean eman daitezkeela toki entitateen aurrekontuetan ezarritako dirulaguntza izendunak, hitzarmenetan eta dirulaguntza horiek arautzen dituzten arauetan bildu moduan. 28. artikuluak ezartzen du hitzarmenak izanen direla ohiko tresna dirulaguntza horiek bideratzeko. Bestalde, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorrak, 19. artikuluan eta hurrengoetan, arautzen du zein diren araubidea eta prozedura Udalaren aurrekontu orokorrean ezarritako dirulaguntza izendunak zuzenean emateko.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 29an.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María Garcia-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2005313