126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2020-2021eko ekonomia eta finantza plana. Jendaurrean jartzea

Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aurrekontuak orekatzeko ekonomia eta finantza plana onestea, 2020-2021eko ekitaldietarako.

Erabakitako onespena jendaurrean jartzen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako, era horretan bete dadin xedaturik dagoena Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua).

Aditzera emateko ez beste deusetarako, orobat, jendearen eskura dago ekonomia eta finantza planaren kopia bat, toki entitateak osoko bilkuran onetsi zuenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oloritzen, 2020ko ekainaren 1ean.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2005364