126. ALDIZKARIA - 2020koekainaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Urbanizazio proiektua, Otsakaingo 5. poligonoko 23. lurzatian. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2020ko otsailaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea urbanizazio proiektua Otsakaingo 5. poligonoko 23. lurzatian, María Jesús Carretero SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, honako hauek bete beharrez: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua, lege beraren 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez.

Olaibarren, 2020ko otsailaren 20an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2005507