126. ALDIZKARIA - 2020koekainaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak, 2020ko ekainaren 3an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea 2020. urteko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

2. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak, jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea aztertu eta egoki jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoa betez.

Goizuetan, 2020ko ekainaren 4an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2005510