126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Aurrekontuko 03/2019 aldaketa. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2020ko ekainaren 4an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2019ko ekitaldiko aurrekontuan (03/2019 espedientea).

Espediente hori ikusgai egonen da udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Etxalarren, 2020ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2005592