126. ALDIZKARIA - 2020koekainaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Laburpena, babespeko kontzejuetan 2020an herriko jaietarako dirulaguntzak emateko deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 508165.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 28.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

Laguntza Esteribarko talde, elkarte eta bizilagunendako da, 2020ko herriko jaiak diruz laguntzeko, Esteribarko Udalean sarturik dauden herrietan (babespeko kontzejuak).

Helburu horretarako 14.000 euroko kreditua izanen da gehienez. Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Esteribarren, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2005353