2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
5/2020 aurrekontu-aldaketa. Baliozkotzea
Lizarrako Udalak, 2020ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, 2020ko aurrekontuko 5. aldaketa baliozkotu zuen. Aldaketa hori onetsi zen Alkatetzaren maiatzaren 15eko 202/2020 Ebazpenaren bidez.
Bat etorriz martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretuaren 20. artikuluarekin (errege lege-dekretu horren bidez premiazko neurri osagarriak onetsi ziren arlo sozialean eta ekonomikoan COVID-19ari aurre egiteko) eta superabita 23 gastu-politikari aplikatzeko, toki korporazioko buruaren dekretuz edo ebazpenez izapidetuko da onetsi behar den aparteko kredituaren bidezko aurrekontu-aldaketa –kreditu-gaikuntzarako edo kreditu-gehigarrirako– eta ez zaizkio aplikatzekoak izanen aurrekontuen erreklamazioari eta publizitateari buruzko arauak.
Lizarran, 2020ko ekainaren 4an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L2005567