126. ALDIZKARIA - 2020koekainaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, Hirigintzako Udal Planeko APA 1eko
M6A etxe-sailean. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko maiatzaren 14an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Planeko APA 1eko M6A etxe-sailaren (Azantzako haitzak kalea) xehetasun-azterketa, baina 2123. eta 2124. lurzatien tipologia bakarrik aldatuta. Sustatzailea Iñigo Fernandez Romero da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin.

Lizarran, 2020ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2005319