126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, Zaldu kaleko 24an, 1. poligonoko 1. lurzatian. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko maiatzaren 14an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. poligonoko 1. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Zaldu kaleko 24 zenbakiari baitagokio. Sustatzailea Oier Sanjurjo Mate da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin.

Lizarran, 2020ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2005318