126. ALDIZKARIA - 2020koekainaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aldaketa, Planeamenduko Arau Subsidiarioetan, mugaketari, lerrokadurei eta etxebizitzaren tipologiari dagokienez. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2020ko martxoaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Erroibarko Hirigintza Planaren determinazio xehatuen aldaketa puntuala, Exekuzio Unitatearen mugaketari, lerrokadurei eta etxebizitzaren tipologiari buruzkoa, Aurizberriko Kontzejuak sustatua; hori guztia, espedientean dagoen dokumentazioaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesdunek azter dezaten eta egokiak diren erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Lintzoainen, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro

Iragarkiaren kodea: L2005456