126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aldaketa, Planeamenduko Arau Subsidiarioetan, mugaketari, etxebizitza kopuruari eta lerrokadurei dagokienez. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2020ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Erroibarko Hirigintza Planaren determinazio xehatuen aldaketa puntuala, Exekuzio Unitatearen mugaketari, etxebizitza kopuruari eta lerrokadurei dagokienez, Luis Iribarren Agorretak Zilbetin sustatua; hori guztia, espedientean dagoen dokumentazioaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesdunek azter dezaten eta egokiak diren erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Lintzoainen, 2020ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2005453