126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Lizarragako Kontzejua. Jarduera. Lizarragan gizarte etxea moldatzea taberna izateko. Tokia: Lizarragako Kontzejuko 3. poligonoko 153. lurzatian.

Ergoienan, 2020ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L2005496