126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Herri-lurra okupatzeko espedientea, 16 poligonoko 28. lurzatiari buruzkoa. Jendaurrean jartzea

Udalak, 2020ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, besteren artean, jarraian dagoen erabakia hartu zuen:

1. Espedienteari hasiera ematea, Berako Katastroko 16. poligonoko 28. lurzatian, “Labeagako malda” parajean, herri-lurra 900 metro linealeko ur-hodiarekin okupatzeko.

2. Okupazioa arautuko duen administrazio baldintzen agiria onartzea.

3. Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean.

4. Adieraztea alegaziorik ez badago, edo aurkeztutakoak ebatzi ondoren, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaiola, onets dezan.

Beran, 2020ko ekainaren 2an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2005521