126. ALDIZKARIA - 2020koekainaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa, Udal Planaren hirigintzako araudi partikularreko 24. artikuluan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkura arruntean, 2. puntuan, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual egituratzailea, honako honena: “24. artikulua.–Lehendik dauden eraikinak”, III. kapituluko “Lurzoru urbanizaezina” 2. atalean dagoena “Eraikuntzaren baldintzak”. Hori guztia Baztango Udalaren Hirigintza Planaren hirigintzako araudi partikularrak biltzen du.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek udal bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2020ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2005557