126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterketa, Elbeteko 18. poligonoko 27. lurzatian. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkura arruntean, 3. puntuan, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Elbeteko 18. poligonoko 27. lurzatian, Alejandro Galarregui Alberrok eta Cristina Zabala Ustarizek sustatua. Horren xedea da indarrean dagoen araudiak ezarritako lerrokadurak aldatzea proposatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2020ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2005554