126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aranoko Udalak, 2020ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea 2020 ekitaldiko aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

2. Bai aurrekontu orokorra eta bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betiko onetsita joko dira jendeaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aranon, 2020ko ekainaren 4an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2005596