126. ALDIZKARIA - 2020koekainaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

UE-AA 5 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Araizko Alkatetzak 2016ko irailaren 30ean emandako 47/2016 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen “Araizko UE-AA 5 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektuari” buruzko espedientea, Iñaki Eraso Otxotorenak eta Juan Cruz Zabala Echevestek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean jarri zen, iragarkia 2016ko urriaren 13ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz.

Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu eta Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretu Legegilearen 169. artikuluari jarraiki (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikulua), behin betiko onesten da Araizko UE-AA 5 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua.

Araitzen, 2020ko ekainaren 3an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2005525