126. ALDIZKARIA - 2020koekainaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Alkatetzaren ekainaren 2ko 7/2020 Dekretuaren bidez, hasiera batez onetsi zen 2020ko ekitaldiko 1/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aurrekontua betearazteko 9. eta 10. oinarriei dagokiena, honako hauen babesean: COVID-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazko neurri bereziak ezartzen dituen martxoaren 17ko 8/2020 Errege lege-dekretua; martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretuaren 20.1 artikulua (“Martxoaren 17ko 8/2020 Errege lege-dekretuaren 3. artikulua aplikatzea toki-erakundeei”); Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren seigarren xedapen gehigarria eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretua, 2/1995 Foru Legea garatzen duena aurrekontuen eta herri gastuaren arloan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Ameskoabarrengo Udaleko Idazkaritzan, Zudairiko San Anton kaleko 30ean, hamabost egunez, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Baldin jendaurreko epea inork erreklamaziorik egin gabe igarotzen bada, aldaketa Udalbatzara igorriko da, behin betiko onets dezan osoko bilkuran.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2020ko ekainaren 2an.–Udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2005458